Euskadi Hoy Magazine
Euskaraz modu naturalean bizitzeko gakoa arnasguneetan dago
- Autor: Vários
- Narrador: Vários
- Editor: Podcast
- Duración: 0:12:19
- Mas informaciones
Informações:
Sinopsis
Gipuzkoa, Euskal Herria osoan, arnasgune gehien dituen lurraldea da, 88tik 45, konkretuki. Gune hauetan euskaraz bizi dira biztanleak baina, arnasguneak mantendu eta sendotu egin behar dira euskara bizirauteko. Hori argi daukate Gipuzkoako Foru Aldundian eta urtarrilaren 23an “Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” V. jardunaldia ospatuko da Donostian. Gipuzkoako Kale Nagusian jardunaldi honetan jorratuko diren puntuei buruz hitz egin dugu Garbiñe Mendizabalekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko foru diputatuarekin, eta arnasguneen garrantzia azpimarratu du.