Landaberri

  • Autor: Vários
  • Narrador: Vários
  • Editor: Podcast
  • Duración: 202:56:58
  • Mas informaciones

Informações:

Sinopsis

Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Episodios

  • ONIK proiektua eta Antzuolako AMATXO

    29/06/2024 Duración: 51min

    Uztailaren 5 eta 6an "Ongi etorri baserrira" ekimena izango da eta Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat etxaldetako ateak zabalduko dira bisitarientzat. Besteak beste hainbat bisitari espero dituzte Antzuolako AMATXO gaztandegian. Txomin Alberdik eman dizkigu euren gaztandegiaren inguruko xehetasunak. Gaur ezagutu dugun beste proiektua ONIK izan da; sendabelarrak ardatz hartuta, Lazkaoko Bieztinberri baserrian Ainitze Salak abiarazi duen proiektua da. Garatzen hasi berria bada ere, baserrian orain arte egin duten lanaz eta sendabelarrekin egin genitzakeenez aritu zaigu. ...

  • Pro Silva basogintzari buruzko gidaliburua, euskaraz argitaratu berria

    21/06/2024 Duración: 54min

    Iñaki Etxebeste Tantai eta Errez kooperatibetako kidea aritu da besteak beste Pro Silva deritzon basogintza sistemaren inguruko gomendioak eta jarraibideak jasotzen dituen gidaliburua euskaratzen. Datorren larunbatean Hernanin ospatuko den Sagar Sugar Festaren berri ere jaso dugu Oihana Gainzerainen eskutik, Zelaia sagardotegiko arduradun eta Sagar-Sugar festako antolatzilearen. Jakoba Errekondo ere gurean izan da....

  • Lore haziak belardiak edertu eta aberasteko

    16/06/2024 Duración: 09min

    Segurako maduran egin dute esperimentua: oria ibaiaren ertzeko belardi batean lore haziak bota dituzte eta harrituta daude lortu duten "kuadroarekin". Kolorez jantzi da belardia, lehen nekez ikus zitezkeen loreekin. ...

  • Landaberri (2024/06/15)

    15/06/2024 Duración: 55min

    Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez....

  • 2024/06/08

    08/06/2024 Duración: 56min

    Aitziber Sarobe Pagoeta Natur Parkeaz eta Lainoa Zarautz arabako gari hazi zaharrez...

  • 2024/06/01 Baserriko Uzta eta egurrezko sagardoa

    01/06/2024 Duración: 55min

    Gorka Sasietak Itsason egingo duten Baserriko Uztaren berri eman digu Itsasoko Alegia auzoko denda berrituaz gainera. Jakoba Errekondorekin, berriz, egurrezko kupeleko sagardoez aritu gara....

  • Etxean egindako goroldio terrarioa aurkeztu digu Urdin Badiesek

    25/05/2024 Duración: 08min

    Goroldio terrario hori etxe inguruan bildutako goroldio zatiekin egin du egongela apaintzeko. Arduraturik dago ordea, zatietako batean mintz zuria azaldu delako. ...

  • 2024/05/25 Garia, artoa eta goroldioa

    25/05/2024 Duración: 56min

    Xabier Simon EHUko ikertzaile eta doktoreak garia eta artoak klima aldaketaren ondorioz etorkizunean izan ditzateken alternatibez hitz egin digu. Goroldio terrarioez ere aritu gara landaberritar batekin....

  • Landaberri (2024/05/18)

    18/05/2024 Duración: 55min

    Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez....

  • 2024/05/11 Basque Culinary Centerreko baratzea bisitatu du Landaberrik

    11/05/2024 Duración: 56min

    Leire Etxaide baratzetako arduradunak eman ditu azalpenak. Leire Ibaibarriaga Aztiko ikerlariek antxoa masa nola neurtzen duten azaldu du....

  • Amillubi baserrian porru-landarea eta arto-babak ereiteko lurra prest dute

    09/05/2024 Duración: 12min

    2023ko amaieran martxan jarritako proiektua gorpuzten ari dira Zestoako Amillubin. Ane Rivas Biolurkidearekin itzulia egin dugu baserriaren jiran: laborantza ekologikorako porru landarea landuko dute, kosta egiten baitzaie hori eskuratzea....

  • 2024/05/04 Amillubira bisita

    04/05/2024 Duración: 55min

    Biolurrek martxan jarri duen Amillubiko proiektua ezagutu dugu bertatik-bertara Ane Rivasekin. Lurgaiako kideek Undabason egin asmo duten espezie inbaditzaileen kontrolaz ere aritu gara Sergio Gallegorekin...

  • 2024/04/27 Ardiak mendira doaz. Lizarran koilareekin hesi digitala

    27/04/2024 Duración: 56min

    Iturrarango lorategi botanikoan 20. azoka aurten. Aran Aldaik eman dizkigu azoka horretako berriak....

  • 2024/04/20 Tomateari buruz

    20/04/2024 Duración: 55min

    Inurritegiek kalterik egiten ote diote? Sitsa badute zer? Loreak kendu egin behar dira? Komni da "txapela" batez estaltzea?...

  • 2024/04/13 Garbiñe Tolosarekin lore moztuez Igeldoko baratzetik

    13/04/2024 Duración: 53min

    Donostia Loratuz ekimenaren aurrerapena egin digu G. Tolosa Meriflauersek eta Baso Biziak plataformako Edu Zabalarekin zuhaitzen kimaketa bortitzez aritu gara....

  • 2024/04/06 Txertaketaz Arantxa San Sebastianekin

    06/04/2024 Duración: 52min

    Baionako Xingar feriaz eta Mutrikuko Berdel egunaz ere aritu gara azoka-feria-merkatuek elikagaiei zenbateko indarra eman diezaieken neurtzen. ...

  • Landaberri (2024/03/30)

    30/03/2024 Duración: 56min

    Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez....

  • Landaberri (2024/03/23)

    23/03/2024 Duración: 53min

    Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez....

  • Landaberri (2024/03/16)

    16/03/2024 Duración: 52min

    Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez....

  • 2024/03/09 Afrikatik Ezpeletara informazio bila eta Ziortza Bolibarko basoa

    09/03/2024 Duración: 54min

    Panpi Olaizolak Benin, Kamerun, Senegal, Ginea eta Boli Kostako ordezkaritza bat Ezpeletan izan da sormarkei buruzko informazioa jasotzen. ...

página 3 de 5