Sinopsis
Pilotari buruzko informazioa, Iñaki Elorzaren eskutik.
Episodios
-
Ibai Perez: ''Zaila izango da finalean sartzea, partida gogorra espero dut''
22/01/2024 Duración: 04minSestaoko palistak Urrutiaren kontra jokatuko du ostiralean, eta irabazten duenak buruz buruko finala jokatuko du....
-
Iera Agirre, Aitor Erauzkin eta tertulia
15/01/2024 Duración: 55minTertulian Barriola, Idoate eta Zubieta izan ditugu. Bestalde, Iera Agierrerekin hitz egin dugu Ados Pilota klubaren binakako txapelketaz eta Aitor Erauzkinekin, berriz, Ezker Hormako Euskal Herriko Kluben txapelketaz. ...
-
Iera Agirre: 'Pozik gaude, inoizko txapelketarik luzeena antolatu ahal izan dugu'
15/01/2024 Duración: 08minAdos Pilota Klubaren binakako txapelketak hilabete darama martxan. 30 udalerritik gora lotu dituzte ekitaldi honetarako, guztira 58 partida jokatuko dira. Aurrelari leitzarrak hiru partida jokatu ditu, Orbegozorekin batera, hirurak irabazi dituzte. ...
-
Aitor Erauzkin: 'pelotariak klub handietan kontzentratzeko joera zabaltzen ari da'
15/01/2024 Duración: 06minAsteburuan hasi da ezker hormako kluben arteko Euskal Herriko txapelketa. 74 klub ari dira parte hartzen, 500 pelotari inguru. ...
-
Arai Lejardi: ''Baneukan ilusioa txapela irabazteko, ez nuen erraza ikusten baina posible bai''
08/01/2024 Duración: 04minMarkinako atzelariak emakumeen buruz buruko lehen txapelketa irabazi du, Berriatuan jokatu zen finalean....
-
Jose Mari Barrenetxea: ''14 urtean ez zaigu gertatu aurtengo finaleko egunean gertaturikoa''
08/01/2024 Duración: 09minBinakako erremonte txapelketako finalean 200-300 lagun geratu ziren frontoira, Galarretara (Hernani) sartu ezinda. Gertakari honen arrazoi bila jo dugu Oriamendi enpresara....
-
Jokin Altuna: ''Pilotari hobea izaten lagunduko didaten gauzak ikasi ditut txapel honekin; harro nago''
20/11/2023 Duración: 11minLau t'erdiko txapela eskuratu berritan, amezketarrak bere sentipenen berri eman digu. "Sufrikarioa dexentea izan da" aurtengo txapelketa....
-
Lur Ziarrusta: ''Aurreko urteko gorakada handiari jarraipena eman zaio aurtengo Jai Alai World Tourrean''
13/11/2023 Duración: 12minOstiralean Bilboko Deportivo frontoiak Jai Alai World Tourreko finala hartuko du. Goikoetxea/Gorka - Erkiaga/Basque. Lur Ziarrusta Munduko Pelota Batzarreko zuzendari teknikoak aztertu digu zirkuitoa....
-
Jon Alberdi: ''Ilusioa galdu dut aurrera jarraitzeko, kolpe handiak hartu ditut''
13/11/2023 Duración: 05minPilotari azpeitiarrak ez du jarraituko pelotan. Baiko enpresak urtebeterako egin dion kontratua ez onartzea erabaki du. Iaz bi txapela irabazita, ez duela horren ordaina jaso iruditzen zaio....
-
Gorka Bidegain: ''Bigarren ekitaldiarekin txapelketa egonkortzea eta zabaltzea da helburua''
30/10/2023 Duración: 07minDonezteben dena prest dute Bortz Kirol txapelketaren bigarren ekitaldiari hasiera emateko. Asteburuan jokatuko dira lehen partidak. Antolakuntzak txapelketa zabaldu nahi du, indartu dadila....
-
Arai Lejardi: 'ondo aurkitzen naiz, txapel batzuk atera ditut, eta kantxan gozatzen'
23/10/2023 Duración: 04minMarkinarrak Euskal Herriko elite mailako finalerako txartela lortu zuen ostiralean, eta igandean Madrilen bertako torneoa irabazi. ...
-
Eneko Uribe: 'ikaragarria izan da Algortan finalean izan dugun giroa'
23/10/2023 Duración: 07minBizkaiko selekzioen arteko finalak eman dio akabera Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketari. Jendetza bildu du azken jaialdiak. ...
-
Mikel Beldarrain: ''Modalitate hau gurean egonkortzea da klub berriaren helburua''
16/10/2023 Duración: 07minRebotean One Wall kluba eratu berri dute, Euskal Herriko aurrenekoa. Asteburuan Diman txapelketa antolatu dute. Ziarrusta anaiak iritsi dira finalera, eta Lur izan da txapelduna. 15-12 bikoitz batekin menderatu du Ekhi....
-
Arrate Bergara: ''Neskato gazteentzat erreferente dira atzo bezalako egunak''
16/10/2023 Duración: 06minAtzelari bergararrak Emakume Master Cup zirkuitoko Hiru Hiriburuak txapelketa irabazi du Amaia Aldairekin batera. Harmailetan 2.800 lagun bildu izana ezustekoa eta oso pozgarria izan zela aitortu digu....